Myanmarko Egutegi Tradizionala

Myanmarko egutegia edo birmaniar egutegia Myanmarren erabilitako egutegi tradizionala da. Birmaniar era (birmanieraz: သက္ကရာဇ်, [θɛʔkəɹɪʔ] ahoskatua) darabil. Eguzki-ilargi egutegia da: hilabeteak Ilargiaren arabera ezartzen dira, baina urteak urte sideralak dira. Egutegia, batez ere, hindu egutegian oinarrituta dago, baina ez Indiako sisteman, ziklo metonikoa erabiltzen duelako: beraz, egutegi hinduistaren urte siderala eta urte tropikaleko ziklo metonikoak batu behar ditu, hilabete eta egunak tartekatuz modu irregularrean.

Sri Ksetra erresumak ezarri zuen 640ean eta, geroztik, Myanmarreko hainbat estatutan darabiñte. Arakan, Lan Na, Xishuangbanna, Lan Xang, Siam eta Kanbodian ere erabili zen XIX. mendera arte.


Developed by StudentB